Beste hainbat herritan legez, euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzea helburu, kalera atera dira Bermeon. Euskaraz bizi nahi dutela adierazteko, hainbat ekintza egin zituzten zapatuan: hala nola, mendi ibilaldia, herri lasterketa eta txirrinduan ibilaldia, ume txikientzako ekintzak… Egun horren baitan, gainera, Erdu Txo! Gazte Asanbladak ‘Erdu Olerki’ lehiaketako sariak banatu zituen. Hain zuzen, 15 urtetik beherakoen artean Mikel Zautua saritu zuten irabazletzat, eta 2. saria, barriz, Maialen Gomezek hartu zuen. 16 urtetik gorakoetan, aldiz, Amaia Zapiainek hartu zuen lehenengo saria eta Nagore Beitiak, aldiz, bigarrena.