Herriz herri dabil
Urdaibai eta Bihozfera argazki lehiaketara aurkeztutako lan finalistak biltzen dituen erakusketa, eta Ajangizen barikura bitartean egongo da ikusgai.
Bestalde, pilota afari tertulia ere egin zuten barikuan Ajangizen bertan, Ibilaldia Elkarteak antolatuta. Batetik, afaria egin zuten, eta, bestetik, Bizkaiko pilota: atzo, gaur eta biharko pilotariak izeneko hitzaldia egon zen. Oier Zearrak, Pablo Berazaluzek eta Alexis Apraizek parte hartu zuten, gonbidatu gisa. Josu Torre Altonaga aritu zen aurkezle lanetan.