
Joan den zapatuan, Urdaibaiko txakolinen dastaketa egin zuten Mendatan, eta 90 lagun inguru batu ziren bertan. Antolatzaileek azaldu dutenez, espero baino parte hartzaile gehiago batu zituzten. Hala, dastaketak izan duen harreragaz pozik daudela jakinarazi dute. Parte hartzaileen artean, otzara bat ere zozkatu zuten.
Txakolin dastaketa Jon Andoni Rementeria sumilier gernikarrak gidatu zuen. Besteak beste, Gautegiz Arteagako
Egala, Kortezubiko
Marko, Gernika-Lumoko
Itsasmendi, Muxikako
Agirrebeko eta Morgako
Bitxia txakolinak dastatu zituzten bildutakoek.