Proiektuaren helburua
inguruan bizi diren hegaztiei buruz gehiago jakitea da. Urdaibai Bird Centerrek koordinatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz.
Inguruko Hegaztiak proiektuan,
hegaztientzako negurako janlekuak jarriko dira: Etxe alboetan janlekuak jarri, eta hegaztiei elikatzeko aukera emango zaie. “Hegazti horiek nahikoa janari edukitzen dute udaberri eta uda aldean; neguan, aldiz, janariaren eskuragarritasuna murriztuz doa tenperaturaren jaitsieraren ondorioz”, azaldu dute. “Horrela, guk jarritako janlekuetara erraz hurbiltzen dira, eta beraien presentziaz goza genezake”. Espezie desberdinetako hegaztiak dira janariak erakarrrita etortzen direnak, eta ikusteko aukera “aparta” izaten dela esan dute.
Proiektua
Europa ipararaldean eta bereziki Bitainia Handian oso erroturik dago. Iaz 600.000 familiak parte hartu zuten hango proiektuan,
Garden Birdwatch proiektuan.

Proiektua Urdaibaiko
eskola guztietara zabalduko dute, eta parte hartu nahi duten
norbanako guztiei ere dei zabala egin diete Urdaibai Bird Centerretik.
Aurten, berrikuntza moduan,
blog bat sortu dute parte hartzaileek hegaztiei buruzko argazki, informazio eta bideoak jartzeko:
http://ingurukohegaztiak.blogspot.com.es/