Ia 100 lagun batu dira 'Ez da kasualitatea' ikusteko
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatua
Domekan izan zen bertso saio musikatua Muxikan, eta 98 pertsona batu ziren Ariatzako eskolan. Erdu gazte taldeak azaldu du “oso pozik” daudela izandako harreragaz. “Giroa ezin hobea izan zen, bai bertsolarien aldetik eta baita ikusleen aldetik ere”.
Gainera, bertsolariak eta musikariak ere “oso eroso eta gustura” sentitu zirela esan du Erduk. “Ez da harritzekoa, jendea erabat inplikatu baitzen saioan. Barreak eta negarrak, denetarik izan genituen. Askorentzat, lehen aldia izan zen bertsoa horrelako formatu batean ezagutzen zutena eta asko gustatu zitzaien”. Ikuskizunaren ostean txokolate jana egin zuten.
‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatua
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.