Euskal Herri osoan burutzen ari den
Euskaraz Bizi Nahi Dut dinamikaren baitan antolatu du egun hori Euskararen Kontseiluak, Bermeoko zenbait talde eragileren partaidetzagaz. Hala, egun horregaz
, euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzea dute helburu.

Hain zuzen, “euskaltzaleok euskaraz bizitzeko helburua edo nahi sendoa izanik, guztiok aldi berean eta norabide berean eraginez, euskaraz bizitzeko baldintzak sortzea posibilitatzea” gura dute. Hala, jendarte mugmendu zabala eratzea da aipatu dinamikaren xedea.
Zapatuan, beraz, euskararen aldeko eguna izango da Bermeon, eta hori ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte. Gainontzeko herrietan egin izan ohi duten herri lasterketa ez da faltako; dena den, horrez gain, izango da beste zenbait ekintzagaz gozatzeko aukera ere. Goizean zehar burutuko dituzte ekintzok: mendi ibilaldiagaz hasiko dute eguna eta ume txikientzako ekintzekin bukatuko dute; bitartean, herri lasterketa eta txirrinduan ibilalida ere egingo dituzte. 12:30erako aurreikusten dituzte ekintzok bukatzea eta 13:00etan Lameran jarri dute batzeko hitzordua, bertan egingo baitute amaierako ekitaldia.
Zapatuko ekimenean parte hartu nahi dutene
i Euskaraz bizi nahi dut leloa daroan kamiseta eroateko deia egin diete antolatzaileek.