
Jon Andoni Rementeria sumilierrak gidatuko du dastaketa
Mendatako Udalak txakolin dastaketa bet antolatu du, zapaturako. Jon Andoni Rementeria sumilierrarren gidaritzapean, Urdaibaiko txakolin desberdinak dastatzeko aukera izango dute izena ematen dutenek. Artape tabernan izango da dastaketa, 19:00etatik aurrera.
Interesatuek eguenera (hilaren 12a) arte eman dezakete izena. Mendatako Idatze Etxean edo Artape tabernan eros daitezke txartelak. Dastaketa amaitzean, zenbait produktu zozkatuko dituzte bildutakoen artean.
Antolatzaileek azaldu dutenez, Urdaibaiko ardoak bakarrik dastatuko dituzte. Kostaldeko txakolinetatik hasita, Urdaibaiko barnealdeko txakolinekin amaituko dute dastaketa. Gautegiz Arteagako, Kortezubiko, Gernika-Lumoko, Muxikako eta Morgako txakolinak dastatuko dituzte.