
Zapatu kirolari ekimenaren baitan egingo dute Biking saioa zapatuan, Arene Kiroldegian. 11:00etan hasiko dute saioa eta 14 eta 25 urte bitarteko gazteek euro bana ordaindu beharko dute. Gainera, saio horregaz gain, beste saio batean dohainik parte hartzeko aukera ere izango dute. 26 eta 35 urte artekoek, bestalde, euro bina ordaindu beharko dituzte zapatuko Biking Gazte saioan parte hartzeko.
Kasu honetan, gazteei zuzendutako Biking saioa egingo dute, baina hilero, zapatu baten, egiten dute Zapatu kirolari ekimena, eta, hartara, herritarrei kirol egitarauko ekintza bat probatzeko aukera ematen die Bermeoko Udal Kirol Patronatuak.