
Marrazki irabazlea
Udalak zehaztu du hamar marrazki aurkeztu dituztela lehiaketara, “den-denak bikainak”. Udalbatzeko kideek eratu dute epaimahaia, eta, esan dutenez, hautetsiek “benetan gaitz” eduki zuten lehenengo saria zeini ematea erabakitzea. Azkenean, baina, 10 urteko Ainhoa Richard saritzea erabaki dute. Horrez gain, sari berezi bat ematea ere adostu zuten; hain zuzen, 6 urteko Endika Lopezi.
6 urtetik 14 urtera arteko ume eta gazteei zuzenduta egon da lehiaketa. Irabazleak 60 euroko saria jasoko du, eta, gainera, hautatutako lana Nabarnizko Udalaren Gabonetako postala egiteko baliatuko dute.