Herrikoek ez ezik, inguruko herrietako biztanleek ere
Txakolin Eguna ospatu zuten zapatuan Mundakan. Ohitura bihurtu den jai horrek jende ugari batu zuen bai udaletxeko arkupeetan eta baita inguruetan ere. Hiru motatako txakolina dastatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek; hain zuzen, Bakiokoa, Busturikoa eta Iurretakoa izan zituzten aukeran. Dena den, edatekoaz gain,
jatekoa ere eskaini zuten udaletxeko arkupeetan jarritako azokatxoan; hala, patea, gazta eta etxeko gozoak dastatu eta erosi ahal izan zituzten. Horrez gain, arkupeetan bertan egiten ari ziren taloak probatzeko aukera ere izan zuten zapatuan Mundakara bertaratutakoek.