Heldu da Gernika-Lumora Tomas Membrana jokalari argentinarra. Lehengo astean heldu zen, eta prest egongo da zapatuan Atletico de Madrid taldearen kontrako partidarako.
Membrana Olivos Rugby Clubetik etorri da. Erdilari moduan jokatuko du, baina joko zabaltzaile legez ere joka dezake. Defentsan «ona» dela esan dute Bizkaia Gernikakoek, jokorako «ikuspegi ona» daukana eta «bere lekuan egoten dakiena».
Datorren zapatuan Atletico de Madrid taldearen kontra jokatuko du Bizkaia Gernikak.
Partidua
12:30ean izango da Urbieta zelaian. Ostean, lehenengo taldeagaz
indaba jana egingo dute Basurde Rugby tabernan.
Bazkaltzera joateko
aurretiaz eman beharko da izena Basurde Rugby Tabernan