Junior kategoriako taldeak neurtu dira asteburuan Gernika-Lumoko Maloste kiroldegian, eta Arabak eta Gipuzkoak lortu dute titulua. Nesken kategorian, Arabako taldea 69-30 nagusitu zitzaion Bizkaikoari. Mutilen kategorian, bestalde, Gipuzkoak 53-57 irabazi zion Bizkaiari.
Junior nesken kategorian Bizkaia izan zen txapeldunordea, Gipuzkoari 41-35 irabazi ostean. Mutilen taldeen artean, bigarren postua Bizkaiak eskuratu du.
Nesken kategorian, gainera, Gernika KESBeko sei jokalarik jokatu dute Bizkaiko taldeagaz –Nahia Zenigaonaindia, Usua Iruskieta, Ainhoa Lloret, Maria Alberdi, Maider San Miguel eta Izaro Totorikaguena–. Etxekoen artean, Totorikaguena izan zen Arabaren kontrako finalean puntu gehien gehitu zituena (9 puntu, hain zuzen).
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Arabako taldea nagusitu da nesken kategorian
-
-
-