
Joan den zapatuan, azoka berezia egin zuten Gernika-Lumon, eta hainbat lagunek dastatu zituzten Gabon bueltako lehen karakolak. Urtero bezala, abendukoa azoka arrakastatsua izan zen. Karakolekin batera, ardoa dastatzeko aukera ere izan zuten Merkatu Plazan bildutakoek.
Azoka berezi guztietan bezala, dastaketaz gain, bertoko nekazarien, artisauen eta elkarteen produktuak izan ziren salgai plazan.