
Santimamiñeko marrazki bat
Eguenean izango da hitzaldia, 19:30ean, Diego Garateren eskutik. Besteak beste, Kortezubiko Santimamiñe haitzuloaz edota Ekainez ariko da Garate. Euskal Herriak azalpen modura esan duenez, “izotz aroan, orain dela 40.000 urte, Europan finkatu ziren lehen Homo Sapiensak erabat landutako adierazpen artistikoak jorratzen hasi ziren; musika, margolanak edo eskultura, ordurarte egiaztatu gabekoak. Jarduera hauek bereziki oparoak dira Pirineo, Dordoña eta Kantauri aldean eta orain dela 10.000 urte desagertu ziren, Glaziazio aroaren amaieran. Euskal Herria aipatutako eremuen epizentroan kokatuta dago, beraz, guzti hauen lokarri izango da. Santimamiñe edo Ekaingo kobazuloak oso ezagunak dira, baina ez bakarrak gure lurraldean. Hitzaldi honetan beste hainbat ezagutuko ditugu”.
Berbaldira joateko ez da sarrerarik ordaindu behar izango.