
Eduardo Abaunzaren argazkia
Joan den irailean abiarazitako I. Morgako Argazki Lehiaketak harrera ona eduki du, 23 lagunek parte hartu baitute, Morgako bazterrak kameren objektiboekin betikotuz. Guztira, 115 argazki jaso dituzte, baina denen artean onena Eduardo Abaunzak egindakoa dela ebatzi du epaimahaiak. Bigarren saritua, aldiz, Elena Kortaberria izan da.
Bitxia produktuen sorta bat eta herriko taberna batean bi pertsonarentzako hamaiketakoa irabazi ditu Abaunzak, eta herriko tabern a batean bi pertsonarentzako hamaiketakoa Kortaberriak. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 24an egingo dute, 19:00etan.
Abaunza eta Kortaberria morgatarrak dira, parte hartzaileen gehiengo bezala. Dena den, udalak azaldu duenez, herritarrek ez ezik, beste herrietakoek ere parte har zezaketen. Hala, Mungiako argazkilariren bat ere izan dela zehaztu du.
Jasotako argazkiekin erakusketa bat osatuko du udalak, eta Gabonetan jarriko du ikusgai, kutur etxe berrian. Halaber, Morgako Udalaren 2014ko egutegia irudi horiekin diseinatu dute. Pablo Momoitiok egin du egutegia, eta datozen asteetan etxez etxe banatuko dute. Diseinua
Momoitioren webgunean ikus daiteke.