Sanandresak giro onean ospatu dituzte Ibarrangelun eta Sukarrietan
Giro ona izan da nagusi Ibarrangelun eta Sukarrietan, San Andres zaindariaren jaien ospakizunak tarteko. Ibarrangeluko herritarrek pintxoak eduki zituzten zapatuan, mezaren ostean, udalaren kontura. Jan edana girotzeko, gainera, Malen eta Andere Zobaran ahizpen eta Josu Arrienen doinuekin gozatzeko aukera ere izan zuten. Arratsaldean, ipuin kontalariagaz gozatu zuten umeek, eta iluntzean mus txapelketako finalak jokatu zituzten. Jaiagaz amaitzeko, musika eduki zuten Txuin tabernan.



