
San Martineko Babes Ofizialeko 38 etxebizitzen harira, Bermeoko Udaleko arkitektoak eta lekuko batek deklaratuko dute gaur. 10:30ean hasiko dute deklarazioa eta Berualako abokatu Jose Luis Soldevillaren arabera, “deklarazio luzea” izan daiteke. Orain arte gertatutako guztia argitzeko deklarazio hori “ezinbestekoa” dela deritzo abokatuak; “lekuko horrek gauza asko argitu ahal dizkigu, baina, arkitektuak esaten duena entzun beharko dugu; izan ere, ustez teknikoak eta aholkulariak dira delituak egin dituztenak, edo hori da, behintzat, sineztarazi nahi digutena”, azaldu du Solevillak. Alegia, Soldevillaren arabera, “arkitektoak berak zehaztu dezake nork ematen zituen proiektuak era batera edo bestera egiteko, eta egiten zenak arauak betetzen zituen”.Horregatik jakin nahi dute teknikoek zer duten esateko, “beharbada, beste gauza bat diotelako”.