Geurien be bai egitasmoaren baitan,
Benetan maite nauzu? izenean kaleratu du test-a Bermeoko Udalak, herriko guraso-elkarteetako amekin eta Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean.

Kalinpan, Bermeoko kaleetan, irudiko artxiboan.
Euskaldunek euskara erabiltzeko aurkitzen dituzten traba eta zailtasunei aurre egiteko argumentarioa landu zuten Bermeoko guraso-elkarteetako kideek urte hasieran eta hori oinarri hartuta kaleratu dute aipatu galdetegia. Hain zuzen, “norberak egoera jakinen aurrean duen hizkuntza-jokabidearen inguruan hausnartzea da test-aren helburua, baita egoera horietan umorez jokatzen ikastea ere”, azaldu du Bermeoko Udaleko Euskera Sailak.
Hala, gai horren inguruan lanean jardun diren gurasoek banatuko dituzte 10 galdera eta 3 erantzun posible biltzen dituzten galdetegiak datozen asteetan zehar.
Kalinpan ere galdetegiak banatzen
Egunotan, bestalde, euskararen lagun Kalinpan dabil ‘Benetan maite nauzu?’ galdetegia banatzen ikastetxeetan. Gaur, esaterako, 16:00etatik 16:30era Herri ikastetxean izango da, eta 17:00etatik aurrera, barriz, Sagrado Corazon ikastetxean. Bihar Eleizalde ikastola bisitatuko du 16:00etatik 17:00etara eta eguenean, ikastolako autobus geltokietan egongo da arratsaldez.