
Mendatako Udalak sukaldaritza ikastaro bat antolatu du, barikurako. Hain zuzen, ogia, arraina eta okela brasara zelan egin ikasiko dute tailerrean parte hartzen dutenek. Udalak jakinarazi duenez, bihar arte (Hilaren 4a) eman dezakete izena interesatuek. 94.625.72.04 edo 94.625.47.22 telefono zenbakietara deituz apuntatu daitezke, bost euroren truke. 19:00etan hasiko da ikastaroa, Albizko txokoan.
Etxetik eraman beharreko gauza bakarra amantala da. Udalak parte hartzeko deia egin die herriko gazteei, helduei zein nagusiei. Izan ere, ederto pasatzeko aukera izango dutela esan du udalak. Amaieran, prestatutako jakiak dastatuko dituzte.