
Zapatuan Kate Sareak eta Izaro Bikersek egindako bilketa
Joan den zapatuan janari eta jostailu bilketa egin zuten Izaro Bikers eta Kate Sarea Elkarteak Bermeon, eta bertan jasotako eskuzabaltasuna eskertu gura izan die herritarrei. Izan ere, horiei esker, janari eta jostailuen “kantitate garrantzitsua” batu ahal izan zuten. Horrez gain, komunikabideak, herriko taberna eta dendak, eta Bermeoko Udala bera ere eskertu gura izan dituzte.
Zapatuaz geroztik, gainera, bilketagaz darrai Kate Sarea elkarteak BBKren lokala izandakoan. Hain zuzen, udaletxearen aldameneko lokal horretan eguenera arte batuko dituzte jostailuak 11:30etik 13:30era bitartean.
Hala, zapatuan bildutakoa zein eguenera arte jasoko dutena “egoera zaila bizi duten familien artean banatzeko” erabiliko dutela azaldu dute.