
Jose David Romero, Gonzalo Olabarria, Amaia Gracia Azketa eta Patrick Grijalvo
Zornotzan, Ortuellan, Lekeition, Barakaldon, Basaurin, Santurtzin, Arrigorriagan eta Ermuan egon ondoren, Gernika-Lumora ekarri dute
Ertibil Bizkaia 2013 erakusketa ibiltaria. Abenduaren 15era arte egongo da Kultur Etxean, eta ostean Gasteizko Montehermoso kulturgunera eramango dute, han amaituko baitu bere ibilbidea.
31 urtea du izan du aurtengoa
Ertibilek, 1983. urtean sortu baitzuen Bizkaiko Foru Aldundiak. Bizkaiko artistak laguntzea eta sustatzea dauka helburu, eta baita beste leku batzuetakoak izan arren beren sorlana Bizkaian garatzen duten artistak laguntzea eta sustatzea ere.
Aurtengo lehiaketara 163 lan aurkeztu dituzte espezialitate guztietako 115 artistak. Horien guztien artean, erakusketa osatzen duten 20 lan hautatu zituen epaimahaiak. Saritutako hiru artistak Patrick Grijalvo, Amaia Gracia Azketa eta Jose David Romero Martin dira, eta hautatutako gainerako hamazazpiak, ostera, ondoko hauek: Julen Agirre Egibar, Maria Andres Sanz, Saray Blades, Juana Garcia-Pozuelo, Ines Garcia, Rakel Gomez Vázquez, Edurne Gonzalez Ibañez, Eduardo Hurtado, Miriam Isasi, Edurne Martinez Arroyo, Saray Perez, Sarah Rasines, Ana Riaño, Javier Rodriguez Perez-Curiel, Laurita Siles, Christian Villavicencio eta Diego Vivanco. Lehiaketako saridunek sari hauek jaso dituzte: 5.000 euro lehenengoak, 4.000 bigarrenak eta 3.000 hirugarrenak. Hautatutako gainerako artistek 2.000 euro eskuratu dituzte.