
Adopzioan har daitekeen txakurretako bat
Herritarrei bederatzi txakur eta katu bat adopzioan hartzeko egindako deialdiak hautsak harrotu dituela eta, Gernika-Lumoko Udalak gezurtatu egin du animalia horiek sakrifikatzeko asmorik daukanik. Esan du “inoiz” ez duela asmo hori eduki, “oso argia delako animalien eskubideenganako bere errespetu politika”. Halaber, berriak hartutako dimentsioa “neurriz kanpokoa” dela dio.
Argitu duenez, bizi baldintza duinik ez daukate animalia horiek, eta horregatik egin zuen adopziorako deialdia. Esan du animalia horietako batzuek bi urtetik gora daramatela zentro batean, eta bien bitartean udalak berak ordaintzen duela horren kostua. Hori guztia aintzat hartuta, adopziozko familiak aurkitzen saiatzea “egoki” ikusi duela esan du, “bizimodu duin bat” izan dezaten.
zerbitzuak@gernika-lumo.net helbide elektronikora idatziz edo 94-627 02 00 telefono zenbakira deituz eskura dezakete herritarrek etxabere horiei buruzko informazio gehiago. Animalia guztien argazkiak, gainera, udalaren webgunean (
www.gernika-lumo.net) eta udalaren Facebook orrialdean (
www.facebook.com/GERNIKALUMO) ikus daitezke.