Jabi Elortegi, artxiboko irudian
Foru Jauregian banatuko ditu Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Lauaxeta Sariak 2013, 12:30ean. Bermeotarrak
Galerna, ekaitz ezezaguna dokumentalagatik jasoko du aintzatespena. Lauaxeta Ohorezko Saria Balendin Lasuen Solozabali emango diote, eta Ricardo Arregi Diaz de Herediari Lauxeta Poesia Saria,
Bitan esan beharra lanagatik.
1912ko abuztuan euskal kostaldea kolpatu zuen galernan oinarritzen da Elortegiren lana. Hainbat arrantza ontzi hondoratu zituen enbata hark, eta 143 itsasgizon ito ziren. Elantxobetarrak, lekeitiarrak, ondarrutarrak, eta, batez ere, bermeotarrak izan ziren hildako arrantzaleak. Dokumentala egiteko, hainbat arrantzaleren testigantzak bildu zituen bermeotarrak. Halaber, 3D teknologiak baliatuta, urte hartzen jazotakoa azaltzen du lanak. Era batera edo bestera, filma omenaldi bat izan zedin egin zuen Elortegik, “orduko eta sasoi guztietako arrantzaleei egindako gorazarrea, euren bizimodua eta sufrimendua ezagutu daitezen”.