Liburuaren azala
Bihar,
Yippie! Una pasada de revolución liburua aurkeztuko dure Gernika-Lumoko Astran, 19:00etatik aurrera. Astra Koordinadorak azaldu duenez, Amador Fernández Savater edizioaren arduradunetako batek emango ditu Yippie kulturari eta liburuari buruzko azalpenak.
Yippie-ek abanguardia estetiko, erotiko eta sentikorra bat osatzen zuten. Mitoen sorreran, komunikazio gerrillaren erabileran, kaleko performancean, izen kolektiboen asmakuntzan, umorean eta absurdoan oinarritutako iraultza sustatu zuten 60ko hamarkadan.
Biharko saioan, taktika artistiko-politiko horiek oraindik balio duten aztertuko dute aurkezpenean bildutakoek. Hala, gaur egungo borroketan iraganeko protesta mota horiek nola aplika daitezkeen pentsatuko dute.
Liburua Abbie Hoffman yippie-ak idatzi zuen Acuarela Libros argitaletxeak kaleratu du Euskal Herrian.