Sukarrietako Begoñako Ama udalekuak kultura ondare izendatzeko espedientea “lehenbailehen” bideratzeko eskatu diote Bizkaiko Batzar Nagusiek Eusko Jaurlaritzari. Hain zuzen, eraikin eta lorategien inguruari gune kulturalaren kategoria eman diezaion eskatuko diote. Era berean, udaleku legez ezagutzen diren eraikinak –eraikin nagusia, jagolearen etxea eta zuzendariaren etxea– monumetu kategoria izango luketen Ondare Kultural legez izendatzeko txostena bidera dezan ere eskatuko diote.
Horren harira, PPkoek azaldu dute “tamalgarria” litzatekeela “ezer” ez egitea, eta eraikinak berak eta inguruak dituzten balore onenak galtzea. Horregatik, uste du egokiena berau babestea litzatekeela, eta horren ostean erabakiko litzatekeela bertan zer egin, “edo Guggenheim museoa eta beste edozein proiektu”; garrantzitsuena inguru hori babestuta egotea dela gaineratu du.
EAJk ere Eusko Jaurlaritzari egindako eskaeragaz bat egin du eta “proposamen egokia” dela azaldu du. Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Busturiko zein Sukarrietako Udalek ere Batzar Nagusien eskaeragaz bat egiten dutela azal dadin eskatu du.
Bestalde, lehenago ez egin izana tamalgabetu du PSE alderdiak; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak aurreko gobernuko kultura sailaren ordena –udalekuak monumentu multzo kategorian ondare kultural izendatzen zituena— baliogabetu zuela gogora ekarri du, “prozeduraren iraungitze datagatik”.Bildu ere, bere aldetik, eskaeraren alde agertu da. Hala, “interes kolektibo” bezala ikusteak “poztu” egin ditu sozialistak, eta ados agertu diren talde guztiak zoriondu ditu.