
Irudian, Gaztelugatxe. Argazkia: Eusko Jaurlaritza/Mikel Arrazola
Bere erabiltzaileen 43.000 boto baino gehiago jaso ostean, Espainiako estatuko 2013ko zazpi landa mirariak izendatu ditu nekazalturismoetan ostatu hartzeko Interneteko bilatzaile batek, horien artean Gaztelugatxeko San Juan kokatuz. Bermeoko irla ezagunaz gain, Vall de Boiko (Lleida, Katalunia), Jacako zitadela (Huesca, Espainia), Baroñako kastroak (A Coruña, Espainia), Altamirako kobazuloak (Kantabria, Espainia), Cuencako hiri sorgindua (Espainia) eta Oliteko jauregia (Nafarroa) izendatu ditu 2013. urteko landa mirari.