
Erakusketako lanak, Gernika-Lumon
Ibilaldia Elkarteak antolatutako argazki lehiaketako lanak Muruetan eta Ibarrangelun jarriko dituzte ikusgai egunotan, Urdaibai eta Bihozfera erakusketa ibiltariaren baitan.
Muruetan abenduaren 5etik 12ra jarriko dute erakusketa, baina aurretik, Ibarrangelun izango da, hain zuzen, bihartik domekara bitartean.
Bestalde, zapaturako, ipuin kontalariaren saioa antolatu dute; 17:00etan Muruetan hasiko da eta 18:30ean, Ibarrangelun.
Murueta
Azaroaren 30ean, frontoian.
– 17:00etan, ipuin kontalaria.
– 17:30ean, herri kirolak, Busturialdeko ikastetxeen arteko lehia.
– Ostean, txokolate jana bertaratzen direnentzat.
Abenduaren 5etik 12ra. Urdaibai eta Bihozfera erakusketa ibiltaria, Bixer tabernan.
Ibarrangelu
Azaroaren 29tik abenduaren 1era. Urdaibai eta Bihozfera erakusketa ibiltaria, kultur etxean.
Azaroaren 30ean. Ipuin kontalaria 18:30ean, Ibarrangeluko kultur etxean.