Aldundiarentzat 532 plaza gordeko dira 2014an, zaharren egoitzetan
Bizkaiko Foru Aldundiak adinekoentzako egoitzak kudeatzen dituzten 18 erakuderekin hitzarmenak onartuta, aldundiarentzat 532 plaza gordeko dira 2014an; alegia, iaz baino 10 gehiago. Izan ere, Markina-Xemeinen (3), Basaurin (4) eta Munitibarren (3) plaza gehiago eskainiko dituzte. Hitzartutako zentro horiek mantentzeko, 14.741.292 euro inbertituko ditu. Hain zuzen, Mundakan 10 plaza izango ditu aldundiak, Foruan 26, Ondarroan 21, Munitibarren 15 eta Bermeon 39.
Mundakako Udala. 276.342 euro inbertituko dira. 10 pertsonentzako plaza izango ditu aldundiak.
Foruko Udala. 718.488 euro inbertituko dira eta 26 plaza.
Ondarroako Udala. 580.318 euro inbertituko dira. 21 plaza.
Munitibarko Udala. 414.513 euro inbertituko dira. 15 plaza.
Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua. 1.077.732 euro inbertituko dira. 39 plaza.