
Txekeen entrega. Argazkia: Txebi Arriaga
Urteko jaialdia ospatu du Gernika-Lumoko Calzada egoitzak, egitarau zabalagaz, eta, ohiturari eutsiz, Urriko Azken Asteleheneko gaztaren enkanteko txekeak emateko aprobetxatu zuten eguna. Hain zuzen, Bilboko Mendata Berria jatetxeko ordezkariek 6.700 euroko txeke bat eman zieten egoitzako arduradunei, eta Xaiborrek 700 euroko beste bat. Hortaz, 7.400 eurogaz lagundu dute aurten Calzada egoitza.
Hainbat lagun bildu dira aurten ere Calzadan, eguna egoiliarrekin batera ospatzeko. Eskola kristo elkarteak abestutako meza, Gernika-Lumoko Elai-Alai eta Foruko Urdaibai dantza taldeen saioa eta Urdaibai Kantuz Kantu abesbatza izan ziren, besteak beste, domeka goizean. Arratsaldean, ostera, literatura lehiaketaren ekitaldia egin zuten.
-
-
Txekeen entrega. Argazkia: Txebi Arriaga
-
-
Txekeen entrega. Argazkia: Gernika-Lumoko Udala
-
-
Argazkia: Txebi Arriaga
-
-
Argazkia: Txebi Arriaga
-
-
Argazkia: Txebi Arriaga
-
-
Argazkia: Txebi Arriaga
-
-
Argazkia: Txebi Arriaga