
Erakusketa, Ajangizen
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak sustatzen duen proiektua da Azterkosta. Horren harira, Azterkosta 2013 erakusketa osatu, eta berori ikusteko aukera dago egunotan Ajangizko Kultur Etxean. Hilaren 21ean zabaldu zuten, eta eguena izango du azken eguna. Euskal kostaldeari buruzko gai ezberdinetako bederatzi panel biltzen ditu laginak, eta 16:30etik 20:30era bitartean bisita daiteke.
Azterkosta Ingurumen Hezkuntzako programa bat da, Ingurumen, Lurralde, Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak euskal kostaldeko ekosistemen ezagupena bultzatzeko helburuarekin sustatzen duena.