
Sabino Aranari omenaldia, artxiboko irudian
110 urte dira aurten Arana hil zenetik, eta, urtero legez, Sukarrietan bilduko dira EAJko kideak. Besteak beste, Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak parte hartuko duela zehaztu du EAJk. Hilerrian jarri dute hitzordua, 11:30ean. Ekitaldi politikoa ez ezik, lore eskaintza egingo dute jeltzaleek.