
Plataformaren urteurreneko afari bat
Errigoitin eraiki nahi duten Biomasa zentralaren harira sortutako Errigoiti Arrieta Garbi plataformak laugarren urteurreneko lagunarteko afaria egingo du, azaroaren 29an. Platformakoek jakinarazi dutenez, Morgako Poli jatetxean jarri dituzte salgai txartelak. Poli jatetxean bertan izango da afaria.
Azaldu dutenez, menú mota bi izango dira: helduen menua, eta gazteena. Helduentzako menuko txartelak 20 euro balio du, eta gazteen menuarenak zortzi euro. Afaria 22:00etan izango da, baina aurretik poteo bat egingo dute bildutakoe.
Nagusientzako menua: hasierako platerak (perretxiko nahaskia, porru-pastela eta frijituak), okela gisatua entsaladarekin eta postrea.
Umeen menua: Xerra, solomoa edo saltxitxak, arrautza frijitua, patatak eta postrea.