
Kalean topatutako txakur bat
Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, azaroaren 30a baino lehenago norbaitek etxean hartu ezean, hil egin beharko dituzte hamar animaliak. Harrera deialdiagaz etxabere horiei familia berri bat aurkitu gura die udalak.
Txakur horietako bat edo katua etxean hartu nahi izanez gero, udalagaz harremanetan jarri beharko dira interesatuak. Hain zuzen,
zerbitzuak@gernika-lumo.net e-postara idatziz edo 94-627 02 00 telefono zenbakira deituz eskura dezakete etxabereei buruzko informazio gehiago.
Animalia guztien argazkiak udalaren webgunean (
www.gernika-lumo.net) eta udalaren facebook orrialdean (
www.facebook.com/GERNIKALUMO) ikusi daitezke. Besteak beste, setterra, mastina eta gurutzatutako txakurrak daude etxerik barik.
Kalean aurkitutako animalien harira, bestalde, etxabereekin arduratsu jokatzeko deia egin du udalak.