Humusen 'Saurius'-en entzunaldia eta On taldearen kontzertua dakartza Kafea eta Galletak forumak
36. saioa izango da Kafea eta Galletak forumak astebururako antolatutakoa. Hain zuzen, Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean jarri du hitzordua bihar, 18:00etan, eta sarrerak 5 euro balioko du.Lehenbizi egingo dute Humus taldearen Saurius diskoaren entzunaldia, eta ondoren izango da On taldearen kontzertua.
Zehaztu duenez, Itsaso Gutierrezen (Jauko Barik, Keike, Xarma) proiektu berria da On, Ekaitz eta Ekhi Vegasekin batera martxan jarritakoa. “Asko gustatzen zaigun diskoa argitaratu zuten iaz, gustatzen zaigun musika melodikoaren ikutuekin eta hainbeste estimatzen ditugun hitz eta ikuspegi feministarekin”.