
Elai-Alai eguna
Urtero legez, bazkaria egingo dute Elai-Alai taldeko kideek eta kide ohiek. Landa Berden egingo dute bazkaria eta txartelak salgai daude Gernika-Lumoko Auzokoa eta Lagun-Etxea tabernatan, 20 eurotan.
Bazkal aurretik, baina, Agurra dantzatuko dute Elai-Alai plazan, 13:15ean, eta 13:00etan ipini dute batzeko ordua, Pasealekuan. Agurraren ostean, Aurreskua dantzatuko dute, Merkurio inguruan.
Iluntzean, 20:00etan, erromeria izango dute Elai-Alaikoek, Astran.