
320 kiloko txapelketa ere jokatu zuten Muruetak eta Nabarnizek
Muruetako sokatira taldeak 300 kiloko 4x4ko euskal sokatira txapelketaren lehen jardunaldia jokatuko du domekan. Lehen saioa Arrigorriagan jokatuko dute hemezortzi taldek, horien artean Muruetak. Bertoko sokatiralariek Sokarriren, Abadiñoren eta Urruñaren kontra neurtu beharko dituzte indarrak. 11:30ean hasiko dira tiraldiak.
Nabarnizek ere 300 kiloko txapelketa lehiatuko du, baina ez hilaren 30era arte. Egun horretan, Bilbon jokatuko dute pisu horretako bigarren jardunaldia. Sokarri C, Ibarra B, eta Baigorri izango dira nabarniztarren aurkariak.