Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da astelehenean, eta, horren harira, bortxakeria mota horren aurkako protestak egingo dituzte erakundeek, elkarteek eta norbanakoek herriz herri. Elkarretaratzeez gain, baina, izango da bestelakorik ere, asko dira-eta egunotarako antolatutako jarduerak.
Ean autodefentsa ikastaroa antolatuko dute datozen asteetan, eta
Gernika-Lumon, Beldur Barik lehiaketako sariak banatuko dituzte astelehenean bertan. Hain justu, sari bi emango ditu udalak, bat kategoria bakoitzeko. Sari horiek, gainera, ez daude lehiaketa orokorrekoekin lehian; beraz, biak irabaz daitezke. Gernika-Lumon bertan, kafe tertulia bat egingo dute azaroaren 26an Astra kulturarako fabrika sozialean, Indarkeriari stop, berdintasunarekin izenburupean.
Aldarrikapena bertso saio musikatu itxuran helduko da Muxikara, abenduaren 8an.
Ez da kasualitatea izeneko saioan, Onintza Enbeitia, Alaia Martin, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan. Eneko Sierra saxo-jolearen eta Ixaak Arruti gitarra-jolearen laguntzagaz, Josu Goikoetxearen aginduetara ariko dira lau bertsolariak.

Bestalde, dagoeneko
zenbait udalek onartu dituzte emakumeen aurkako indakeriaren kontrako adierazpen instituzionalak, eta gainontzekoek hurrengo osoko bilkuretan aztertuko dituzte mozioak. Horrez gain, udal eta erakunde asko puntu morea eskuratzeko aukera ematen ari dira egunotan, herritarrek euren leihoetan, balkoietan, lantegietan, erakusleihoetan… jar ditzaten, biolentzia matxistaren amaiera gizarte osoaren nahia dela adierazteko.
Egitaraua, herriz herri
Ajangiz
Adierazpen instituzionala egin du udalak.
Bermeo
Azaroaren 25ean.
– 12:00etan, Goiko plazan, adierazpen instituzionalaren irakurketa. Ondoren, 15 minutuko elkarretaratzea. Antolatzailea: Bermeoko Udaleko Parekidetasun taldea.
Azaroaren 27an.
– 19:30ean, emakumeari eragiten dioten arazoei buruzko film labur bilduma bat aurkeztuko da, Gizarte eta Kultura etxeko hitzaldi aretoan. Sarrera doakoa izango da. Jatorrizko hizkuntzan izango dira filmak, euskarazko azpitituluekin.
Ea
Azaroaren 25ean. Elkarretaratzea, plazan.
Udalak autodefentsa ikastaro bar antolatzeko asmoa dauka.
Forua
Azaroaren 25ean.
– 18:30ean, Joan Mari Torrealdai Kultur Etxean, Ipuinberotikoak, Bego Alabazanen eskutik.
Gernika-Lumo
Azaroaren 25ean.
– Leihoetan, balkoietan, erakusleihoetan… jartzeko puntu moreak banatuko dituzte. Pegatinak eta kartelak Kultur Etxean eta Turismo Bulegoan har daitezke.
– 11:30ean, Elai-Alai aretoan, Beldur Barik ekitaldia. 250 euroko sari bi emango ditu Gernika-Lumoko Udalak, bat kategoria bakoitzeko (1. kategoria, 12 urtetik 17 urtera arte; 2. kategoria, 18 urtetik 26 urtera arte). Sari horiek ez daude sari orokorrekin lehian; beraz, biak irabaz daitezke.
– 19:00etan, Merkurion, Eraso Sexistei Stop! plataformak deituta, elkarretaratzea, Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez! lelopean.
Azaroaren 26an.
– 18:30ean, Astran, Indarkeriari stop, berdintasunarekin izenburupean, kafe tertulia.
Ibarrangelu
Adierazpen instituzionala egin du udalak.
Munitibar
Azaroaren 24an.
– 17:30ean gaztetxean, No estas sola, Sara bideo emanaldia. Ostean, tertulia.
-Adierazpen instituzionala egin du udalak.
Murueta
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira, urtero legez, manifestu bat sinatuko du udalak.
Muxika
Abenduaren 8an.
– 19:30ean, Ariatzako eskolan, Erdu Gazte taldeak antolatuta, Ez da kasualitatea bertso saio musikatua . Alaia Martin, Miren Amuriza, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita bertsolariak, Eneko Sierra saxo-jolea eta Ixaak Arruti gitarra-jolea, Josu Goikoetxea gai jartzailearen agindupean. Txokolate jana ere egongo da. Prezioa: 5 euro.
Nabarniz
Azaroaren 25ean. Udaletxe zaharreko aparkalekuan gazteek egindako horma-irudiaren aurkezpena.
Adierazpen instituzionala.
Sukarrieta
Azaroaren 25ean.
– 12:00etan, elkarretaratzea, udaletxe aurrean. Herritarrei eta, bereziki, neska-mutil gazteei egin die udalak parte hartzeko deialdia. Halaber, Beldur Barik prebentzio eta hezkuntza programan parte hartzera ere gonbidatu ditu gazteak.