Segurtasun Sailaren arabera, 18:40an piztu da sua, eraikinaren barruko partean. Une honetan suhiltzaileak, ertzainak eta udaltzainak daude bertan, eta ke usaina dago inguruan. Udaltzaingoaren arabera, “arazo elektriko batek” sortu du sua. Aurtengo ekainean inauguratu zuten Gernikaldea zentroa, eta urrian jarri dute martxan larrialdi zerbitzua.

Gernika-Lumoko ospitalea