
Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkatea, Bogotan
Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak memoriaren eta bakearen aldeko zenbait ekitalditan parte hartu du egunotan, Kolonbian. Hain zuzen, Kolonbiako Kultura Departamentuak, Adminiztrazio publikoko Goi Eskolak eta Bogotako Memoriaren, Bakearen eta Berradiskidetzearen Aldeko Zentroak antolatutako nazioarteko mahainguru baten harira gonbidatu dute bertoko alkatea. Gorroñogaz batera, Gernika Gogoratuz elkarteko kide bat ere joan da Bogotara.
Gorroñorekin batera, Argentinako, El Salvadorreko, Chileko, Guatemalako, Herrialde Katalanetako eta Kolonbiako hizlariek parte hartu zuten mahainguru horretan, eta Bakearen Museoa eta Ikerketa Zentroa eta Gernika Gogoratuz elkartea izan zituen berbagai alkateak. Herriko erakunde publikoak eta elkarteak memorio historikoaren lanketan izan duten garrantziaz ere aritu zen.
Bestalde, Gernika koadroaren denboraldi baterako erakusketaren aurkezpenean ere parte hartu zuen Gernika-Lumoko alkateak.