Hirugarren adinekoen VII. Aste Kulturalaren barruan, hiru antzerkiz gozatzeko aukera izango dute datorren astean Gernika-Lumoko Lizeo Antzokira bertaratzen direnek.

Iazko antzezlanetariko bat.
Martitzenean, eguaztenean eta eguenean izango dira, hain zuzen ere, antzezleak taula gainean, egun bakoitzean antzezlan bana eskaintzeko. Egun horietan, gainera, abesbatza ezberdinek saio bana egingo dute antzerkia amaitutakoan.
Aurtengo hirugarren adinekoen aste kulturalari, beraz, martitzenean 17:00etan emango diote hasiera
Vaya lio de padres antzezlanagaz. Eguaztenean, berriz,
Vivir en Villa Titiritaina lana antzeztuko dute, eta, eguenean, ostera,
Historias del ‘Gure Txoko’.
EGITARAUA
Azaroak 26, martitzena
17:00etan, Lizeo Antzokian.
– Antzerkia: Vaya lio de padres antzezlana. Egilea eta zuzendaria: Mila Artetxe.
– Korala: Gure Arbola zaharra korala. Zuzendaria: Juan Mari Calzada.
Antolatzailea: Gernika-Lumoko Gure Arbola zaharra elkartea.
Azaroak 27, eguaztena
17:00etan, Lizeo Antzokian.
– Antzerkia: Vivir en Villa Titiritaina antzelana. Egilea eta zuzendaria: Axun Arzuaga. Taldea: Pake-Lekuko Ikusi Makusi.
– Korala: Lekeitioko Korala.
Antolatzailea: Gernika-Lumoko Gure Arbola zaharra elkartea.
Azaroak 28, eguena
17:00etan, Lizeo Antzokian.
– Antzerkia: Historias del ‘Gure Txoko’ antzezlana. Egilea eta zuzendaria: Pablo Santillan.
– Korala: Zumarragako Korala. Zuzendaria: Pablo Santillan.
Antolatzailea: Gernika-Lumoko Gure Arbola zaharra elkartea.