
Helduen heziketa klaseetan parte hartzen ari diren zenbait ikasle
Helduen Heziketa Iraunkorreko (HHI) zenbait ikasleek salatu dutenez, “lanbide bat edo espezializazio bat ikasteko aukera asko” galduko dituzte, Eusko Jaurlaritzak ezarritako murrizketekin. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erakundeak azaroaren 15eko boletin ofizialean jakinarazi zuenez, aurten 3100 plaza aterako dituzte erdi mailako (340) eta goi mailako (2760) graduetarako sarrera probak egiteko. Hala, iazko datuekin alderatuz gero, 4.000 plaza inguru gutxiago izango dira 2013-2014 ikasturtean.
Gernika-Lumoko HHI ikasketa zentroko beharginek baieztatu dutenez, neurria indarrean sartu du jaurlaritzak. Hala, Busturialdeko eta Lea-Artibaiko helduen heziketa zentroak “nahiko kezkatuta” daudela esan du.
Bertoko eskualdeei dagokionez, Bermeon, Gernika-Lumon, Lekeition, Markin-Xemeinen eta Ondarroan daude helduentzako ikasketa guneak.
Gernika-Lumoko langileek esan dutenez, jaurlaritzaren erabakiak zeresana emango du, eta ikasleen zein zentroen artean arazoak sortuko ditu. “Ez dakigu zehazt-mehatz zenbat ikasle dauden Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, baina murrizketa nabarmena izan da, eta eragina izango du neurri handiago edo txikiago baten”. Hala ere, datozen asteetan neurriaren benetako eragina zein izango den jakingo dute. “Baliteke Jaurlaritzak ikasle guztiak kontuan hartu izana, eta arazorik ez egotea, baina goizegi da hori baieztatzeko”.
IKasleek bi kritika nagusi egin dizkiote murrizketari. Diotenez, ezin da erabakia bat hartu kurtsoa hasita dagoela. Modu berean, 40 edo 50 urtetik gorako ikasleei nabarmen eragingo die neurriak, gazteek lehentasuna baitute plaza betetzerakoan.