
Can Batllo lantegia
Barikuan, La Col Bartzelonako arkitektu gazteen kolektiboak grabatutako
Can Batllo eta Ametsezko Hiriak dokumenatala emango dute Astran, 19:00etan. Proiekzioan, gainera, Eliseu Arrufat La Col taldeko arkitektuak parte hartuko du.
Can Batllo fabrikaren eremua, Bartzelona erdian dagoen “erraldoi ikustezina” da. Duela hainbat urtetik eraldatzeko zain dago. Hala, hango bizilagunen aldarrikapenen iturburu bihurtu da fabrika. Gaur egun, herritarrek eremu hori berreskuratzeko prozesua berrabiarazi dute berriro. Dokumentalak Can Batlloren berreskuratzearen aldeko kanpaina berrindartu den garaian grabatu dute.
Gaur egun, Can Batllo jabetza publikokoa da. Hala, Bartzelonako bizilagunek eremu hori egokitzea eskatzen ari dira, egunerokotasunean erabili ahal izateko. Dokumentalean Herrialde Katalanetako jendearen aldarrikapenak ezagutzeko aukera ematen du. Bestalde, Astraren eta Can Batlloren arteko antzekotasunak eta desberdintasunak bistaratuko ditu arkitektu taldeak.