
‘Il Divo’-ren fotograma bat
Herriko gazte batzuen ekimena da Zine Forum-a, eta eguaztenean izango da lehenengo saioa, Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean. Zehazki,
Il Divo filma proiektatuko dute, 19:15ean.
Paolo Sorrentinok zuzendutakoa eta idatzitakoa da
Il Divo (Italia, 2008), eta Toni Servillo, Anna Bonaiuto, Piera Degli Esposti, Paolo Graziosi, Giulio Bosetti, Fanny Ardant eta Flavio Bucci dira aktoreak. Giulio Andreottiren gorabeherak erakusten ditu filmak. “Italiar politikari ikuspuntu zorrotz bat ematen dio. Batzuetan zehazki salatzen ditu mafiarekiko laguntasunak. Elizaren arteko harremanak ere islatzen ditu. Hauexek lehentasun bakarra dute, boterean jarraitzea, hilketak egin behar badira ere. Pertsonaiaren handitasunak hamaika esaldi bortitz izango ditu filman”.