
Tapiak batzokian emandako hitzaldiaren momentu bat
Arantza Tapia Garapen ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuak, euskal industriaren erronka berriak izan ditu hizpide, Batzokian emandako hitzaldi baten. Tapiak nabarmendu duenez, balio erantsi handiko jardueren aldeko apustua egin behar du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako industriak. “Ezin gara kostuak merketzera mugatu, eta gure lehiakortasuna horretan oinarritu”.
Gauzak horrela, apustu estrategiko baten alde egin du sailburuak. Haren berbetan, “lehiakorrak izan behar gara, baina balio erantsiko jardueren bidez”. Izan ere, etorkizuna norabide horretan dagoela deritzo.