
Onaindiaren egoera salatzeko protesta
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak gaur bildu da Giza Eskubideen Europako Auzitegiak
Parot doktrinaren kontra epaia eman zuenetik doktrina horri buruzko aurreneko erabakia hartzeko asmoz. Iñaki Fernandez de Larrinoa Perez de Luko gasteiztarraren auzia aztertu dute, hain justu. Baina ez dute erabakirik hartu, eta bihar jarraituko dute deliberatzen. Espero da kasu horrekin markatuko duela irizpidea Auzitegi Konstituzionalak mahai gainean dituen 30 helegite ingururen erabakia hartzeko.
Bestetik, ez dago jakiterik Auzitegi Nazionaleko sekzioek noiz erabakiko duten eurei dagozkien kasuez. Aurrena fiskaltzaren txostenak jaso behar dituzte, eta ez dute uste txosten horiek esku artean izandakoan luze joko duenik erabakia hartzeak.
Elias Fernandez aske geratu ostean, Josune Onaindia muxikarra da doktrina hori aplikatuta giltzapean daukaten Busturialdeko preso bakarra. Fernandez azaroaren 8an utzi zuten aske.