Jone Amezagari babesa adierazteko eskatu du herritar talde batek
http://youtu.be/apBmUvxtUW8
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Jone Amezagari elkartasuna adierazteko Laidan egin zuten irudia
Pankarta bat jartzea leporatuta Jone Amezaga errigoitiarrak hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra jaso duela eta, Busturialdeko herritar talde batek bertoko bizilagunari babesa agertzeko eskaera egin du.
Jakinarazi dutenez, Jone Libre facebook orrialdean jarri duten kartelagaz argazki bat ateratzeko gonbita egiten diete Busturialdeko herritarrei. Argazkia atera ostean, www.libre.epaiketarikez.org e-postara bidal behar dute interesatuek. Ostean argazki muntaia bat egingo dute irudi horiek guztiekin.
Bestalde, hilaren 30erako egun osoko elkartasun egitaraua prestatuko du herritar taldeak. Jakinarazi dutenez, ez dituzte jarduera guztiak zehaztu, baina manifestazio bat egingo dute, besteak beste. Hilaren 29an, berriz, protesta elkarretaratze bat egingo dute Busturian. Azken barikuetako mobilizazioak baliatuta, elkartasuna adieraziko diote Amezagari.
Ekitaldi horiekin batera, bestalde, zapatuan ere zerbait berezia egingo dutela jakinarazi du herritar taldeak. Izan ere, egun horretan pintxopotea egiten dute Gernika-Lumon eta jende asko batzen da kalean. Duela bi aste elkarretaratzeak egin zituzten tabernen aurrean, eta joan den zapatuan kotxe karabana bat egin zuten.
Bertoko herritarrek Amezagari ezarritako “zigor injustua salatzeko” mobilizazioak antolatzen jarraituko du, absoluzioa lortu arte. Hala, zabalkunde lana egiten ari dira, bertoko herritar askok ez baitakite errigoitiarrari zer gertatu zaion.
Azaldu dutenez, «zigorraren berri izan duten Busturialdeko herritarrek ez dute ulertzen nolatan zigortu daitekeen pertsona bat pankarta bat jartzea leporatuta». Hala, elkartasun zein laguntasun keinu ugari jaso dituztela eta, pozarren azaldu dira.
Lan taldeen bilerak
Gaur komunikazio lan taldea batuko da, baina ekintza puntualen eta diru laguntza lantaldeen hurrengo bilerak ez dituzte zehaztu. Dena den, Jone Libre facebook orrialdean emango dute bileren berri. Hala, parte hartzeko eskaera egin du herritar taldeak, errigoitiarrari elkartasuna azaltzeko eta ekitaldien antoalakuntza lanetan parte hartzeko.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.