
Gernika-Lumoko Pasealekua
Gernika-Lumoko Kultura Batzordearen hurrengo batzarra “berezia” izango dela aurreratu dute. Gai bakarra edukiko dute mahai gainean, Pasealekuko parte hartze prozesua. Horrenbestez, Pasealekuaren etorkizuna izango dute hizpide prozesu baten lehenengo batzarra izango den horretan.
Herritar guztien iritzia “garrantzitsua” dela eta, batzarrera joateko deialdia egin du Kultura Batzordeak: “Ahal baduzu, beraz, erdu!”. Eguaztenean elkartuko dira, 19:30ean, Kultur Etxean.