
Udalak eta Be Bai euskara elkarteko kideek antolatu dute lehiaketa, eta zabalik dago lanak aurkezteko epea. Hain zuzen, abenduaren 6ra arte hartuko dituzte lanak. 14 urtera arteko ume eta gazteei zuzenduta dago lehiaketa.
Abenduaren 6an Gorgonio Renteria Kultur Etxean jarriko dituzte ikusgai jasotako lan guztiak, eta han ere izango da marrazkiak eta testuak aurkezteko aukera. Jakinarazi dutenez, merienda txiki bat egingo dute, eta sariak banatuko dituzte parte hartzaile guztien artean. Ipuin kontalari bat eta umeentzako jolasak ere izango dira.
Euskara elkarteko kideak izango dira epaileak, eta abenduaren 7an batzartuko dira, irabazleak hautatzeko. Lanaren originaltasunaz gain, euskarazko testuaren jatortasuna edukiko dute kontuan.
Aurkeztutako lanak udalaren webgunean eskegiko dituzte, eta, gainera, irabazleen lanekin Gabonetako postala egiteko asmoa daukate.