
Vigoren aurkako partida
Denboraldi berria hasita, bazkideak lortzeko kanpaina jarri du martxan Gernika Rugby Taldeak. Bazkide egiteko hiru bide eta bazkide mota bi daude. Bazkide egiteko, Basurde Rugby Tabernara edo Urbietako bulegora jo daiteke, inskripzio orria bete eta entregatu. Halaber,
taldearen webgunearen bidez ere egin daiteke eskaera,
Denda atalera sartuta. Karnet mota hautatu beharko da, eta Paypal bidez egin ordainketa. Azkenik, webgunean bertan dagoen inskripzio orria beteta ere egin beharko da bazkidetzeko eskaera.
Bazkide motei dagokienez, orokorraren eta tribunakoaren artean hautatu beharko da. Orokorraren kasuan, 50 euro ordaindu beharko ditu bazkideak, eta karnetarekin zelaiko leku guztietara joan ahalko du, tribunara ezik. Gainera, partida egunetan bi euro ordaindu beharko ditu Urbietara sartu ahal izateko. Bestalde, 120 euro ordaindu beharko dituzte tribunakoek.