
Asian zehar zortzi hilabete eta erdian egindako bidaia azaldu zuen joan den barikuan Berbalagunen eskutik Manex Duo Bermeoko bizilagunak. Argazkien bidez, izandako bizipenak eta gertatutako pasadizoak kontatu zizkien Gizarte eta Kultura Etxean bildutakoei Duok. Berbalagunekoen arabera, «oso hitzaldi interesgarria» izan zen eta Asiari buruzko hainbat gauza jakiteko aukera izan zuten bertaratutakoek; «Asiara joan gabe, han egondakoak izango bagina bezala sentitzeko aukera eman zigun», azaldu dute.